Udaleko Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia iraungita dago 2011z geroztik. Berri bat egituratzerako orduan herritarren artean prozesu parte-hartzaile bat bideratzea eta iritziak jasotzea garrantzitsutzat jotzen du Zornotzako Udalak. Prozesu hori Elhuyarren bidez bideratuko dela argitu dute. Hori dela-eta, herri batzarrera deitu du biharko, 10:00etatik 13:00etara, Zelaieta zentroan. Datozen lau-bost urteetan euskararen alde zer ekintza egin daitezkeen galdetu, eta proposamenak jasoko dituzte.
Biharko hori ez da izango batzar bakarra, eta beste bat ere aurreikusita dute. Prozesu parte-hartzailea bideratzeko bigarren batzar hori azaroaren 8an izango da, 10:00etatik 13:00etara Zelaieta zentroan.