AHTaren kontrako pankartak eskegi dituzte Zornotzan

Anboto 2014ko urr. 14a, 17:17

AHTren kontrako pankarta Astepen

Astepe auzoan dagoen biaduktoan ipini zituzten zapatuan.

Joan zen larunbatean, AHTaren aurkako ekintzaile batzuek ‘AHT Stop’ idatzita zuten pankarta handi bi ipini zituzten Zornotzako Astepe auzoan abiadura handiko trenarentzat eginda dagoen bidaduktoan. Obrek eragindako “txikizioa” salatu gura izan zuten ekintza horren bidez eta “oraindik obrak geratzeko sasoia badagoela” gogoratu nahi izan zuten.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!