Zornotzako 250 ikasleak Astepeko araztegia bisitatu dute

Anboto 2014ko urr. 14a, 17:04

Ikasleak araztegiko prozedura bertatik bertara ezagutzen.
Ura garbitzeko teknikak eta ur zikina garbi bihurtzeko prozesua ezagutu dituzte.

Amorebieta-Etxanoko Udaleko Iraunkortasun eta Zerbitzuen Sailak antolatuta, Karmelo, Andra Mari, Karmengo Ama, Urritxe eta Lauaxeta ikastetxeetako ikasleak Astepe araztegia bisitatu dute. Guztira, 267 ikaslek izan dute araztegia bisitatzeko aukera.

Bisitaren helburua ura garbitzeko teknika ezagutzea da, eta ur zikina garbi bihurtzeko prozesua gertutik ezagutzea. Bisitak 45 minutuko iraupena du, eta besteak beste, ikasleek hondakin-urei ematen zaien tratamendu biologikoa ikusten dute. Tratamendu horri esker, hasierako materia organikoa eta esekiduran dagoena ia erabat desagerrarazten da, eta berriro isurtzen da Ibaizabal ibaira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!