Argazkigintzari eta Photoshop edizio programari buruzko ikastaroak, Zelaieta zentroan

Anboto 2014ko ira. 23a, 13:35

Txelu Angoitia argazkilari durangarrak eskainiko ditu argazkigintzari eta argazki-ediziorako Photoshop programaren inguruko ikastaroak.

Parte hartzeko interesa dutenek irailean eman behar dute izena (946300650 telefonora deituta), eta urriaren 20an hasiko dira saioekin.

Ikastaro bien iraupena 24 ordukoa izango dira, eta Zelaieta zentroan burutuko dituzte, astelehen eta eguaztenetan. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!