Barikuan briska, ping-pong eta igel txapelketak egongo dira. Briska txapelketarako izen-ematea auzoko tabernetan egin daiteke, 15 euroan.
Zapatuan, 12:00etatik aurrera, aurten bosgarren aldia beteko duen babarrun lehiaketa egingo dute. Parte hartu gura duenak irailaren 25a baino lehen egin behar du izen-ematea Ogenbarrenako tabernetan. Zapatu iluntzetik aurrera musika izango da nagusi; lehenengo, Eromen taldeagaz eta, ondoren, Diversion´s taldearen erromeriagaz.
Domekan amaituko dituzte jaiak. 11:00etan txistulariekin kalejiran irtengo dira; eguerdiko 14:30era arte gaztetxoentzako puzgarriak ipiniko dituzte, eta txorizo dastaketa ere egongo da.