Aurten bigarren aldia egingo du jaiak. Goizetik eguerdira tabernariek edariak eta pintxoak salduko dituzte Luis Urrengoetxea kaleko plazan atonduko duten txosnan. Horren inguruan hainbat ekitaldi prestatu dituzte.
11:00etan motorren topaketa bat egongo da; bonsai erakusketa bat eta borroka arteen erakustaldiak ere egongo dira. Euskal Herria enparantzan ere ekitaldi bi izango dira. Lehenengo, 12:00etan, umeentzako
jolasak prestatuko dituzte; ondoren, 14:30ean, paella erraldoi bat prestatuko eta hiru euroan salduko dute.
Batutako dirua elkarte bien artean banatuko dute. La Otra Mirada beharrean daudenei laguntzen dien elkartea da, eta hainbat proiektu ditu Euskal Herrian zein atzerrian. Eta AIDAEk urritasunen bat duten zornotzarren integrazioan lan egiten du. Batez ere aisialdiari lotutako ekintzak prestatzen dituzte urte osoan zehar.