Amorebieta Errege Kopatik kanpora utzi du Oviedok

Anboto 2014ko irailaren 4a

Atzo Asturiasko Carlos Tartiere futbol zelaian jokatutako partiduan Oviedok 4-0 menderatu zuen Amorebieta

 

Partiduko hasierako txanpan Amorebietak aukera on bat izan zuen Asierren hanketan, baina ez zuen asmatu. Handik aurrera Oviedo jokoan nagusitzen joan zen. Asturiarrek 15. minutuan sartu zuten kanporaketako lehen gola; bigarren zatian etorri ziren beste hirurak. Partidu bakarreko kanporaketa izan denez, atzoko porrotak Errege Kopatik kanpora utzi du Amorebieta.

Aurrerantzean ligan zentratuto da Josué Atelak zuzentzen duen taldea. Zapatuan, 16:00etan, etxean jokatuko du Barakaldoren aurka. Bigarren B Mailan orain arte jokatu diren jardunaldi bietan porrot eta garaipen bana izan ditu Amorebietak. Lehen jardunaldian 4-0 galdu zuen Lezaman Athletic Bren aurka eta joan zen asteburuan denboraldiko lehen garaipena lortu zuen etxean Huesca menderatuta: 2-1. Barakaldok orain arteko partidu biak irabazi ditu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!