Zornotzako Los Templarios elkarteak III. Erdi Aroko Azoka antolatu du. Atzo hasi ziren ekitaldiak eta domekara bitartean iraungo dute. Azokako antolaketa lanetan jardun du Ogenbarrena Merkatarien Elkarteak ere.
Askotariko ekitaldiak antolatu dituzte egunero eta ekitaldi horiek berak egunero errepikatuko dituzte domekara bitartean. Erdi aroko azoka Landeta kalean dago ikusgai; 11:00etatik 14:30era eta 17:30etik 23:00etara. Azokaren bueltan gaztetxoendako jolasak, zetreria erakustaldiak, erdi aroari buruzko kale ikuskizunak (Tric Trac antzerki konpainiaren eskutik), kalejirak eta malabareak egongo dira, besteak beste. Gauero, 23:00etan, malabarista batek suagaz jolasean jardungo du hainbat malabareren bidez.
Zetreria erakustaldirako prest (Argazkia: Los Templarios elkartea)
