Joan zen barikuan Zornotzako Udalak enpresen arteko estrategia-topaketa antolatu zuen Zelaieta Zentroan. Aurtengoa hirugarren aldia izan du. Jose Luis Gil Bilboko Merkataritza Ganberako ordezkariak enpresak nazioarteko esparrura eramateari buruzko azalpenak eman zituen. Bide beretik, IK4 Research Alliancek-eko ordezkariek nazioartera zabaltzeko eman diren esperientzia arrakastatsuak izan zituzten berbagai. Enpresen artean informazioa trukatzeko foroen eraketa eta enplegua sortzeko askotariko aukerak ere eztabaidatu zituzten.
Azkenik, bertaratutakoek inkesta bat bete zuten, enpresen eta Enpresa Foroko kideen beharrizanak eta itxaropenak zeintzuk diren jakiteko.