Toki zehatz hauetan moztuko dute trafikoa ekainaren 16tik 20ra: Nafarroa kalean (San Juan kaletik Sabino Arana kalera), San Juan kalean (San Migel kaletik Nafarroa kalera) eta Ibaizabal kalea oso-osorik. Asfaltatze eta margoketa lanak egiteko moztuko dituzte bideak.
Beraz, Urbano Larruzea kaleko garajeetarako sartu-irtenak San Migel kaletik egin beharko dira, eta ezingo dira kale horretan dauden aparkalekuak erabili. Azoka kaleko garajera, aldiz, kontrako noranzkoan sartuko dira ibilgailuak, Bizkargi kaletik sartu eta Jauregibarria etorbidea zeharkatuz. Irteera ohiko bidetik izango da. Azkenik, Ibaizabal kaleko zamalanetarako sarrera, Sabino Arana kaleko behin behineko sarrera batengatik ordezkatuko da, Urgozo iturriaren aurrean.