Zuhaitzaren eta Uraren Astearen harira antolatutako lehiaketa da eta guztira 80 ilustrazio jaso dituzte hainbat ikastetxetatik. Lan denak Zelaita Zentroan daude ikusgai astea amaitu arte. Hiru irabazleek Dendariak elkarteko presidente Rikardo Ibañezen eta Zornotzako alkate David Latxagaren eskutik jaso dituzte sariak: e-book bana. Eukene Diaz eta Xabier Gutierrez Karmengo Ama ikastetxeko ikasleak dira eta Izaro Larruzeak Urritxe institutuan ikasten du. Ekitaldi berean ipuin laburren lehiaketako sariak ere banatu dituzte. Gai bera jorratu dute ikasleek eta idazlanik onenak Imanol Gonzalez eta Andrea Martinenak izan dira, biak Urritxe institutuko ikasleak.
David Latxaga alkateak hezkuntza, merkataritza eta ingurumena uztartzen dituen lehiaketaren balioa azpimarratu du eta eskerrak eman dizkie parte hartzaileei zein lehiaketako sustatzaileei. Rikardo Ibañez-ek gaztetxoen irudimena goraipatu du eta ilustrazioetan agertzen diren ideiarik interesgarrienak jasotzen, aztertzen eta epe ertainen gauzatzen saiatuko direla adierazi du.
Idazlan lehiaketa irabazleak:
Ilustrazio lehiaketako irabazleen lanak:
Zelaieta Zentroan ikusi daitezke ilustrazio denak: