Frankismoan kartzela luzaroen ezagutu zuen Ochoaren inguruko liburua aurkeztuko dute

Anboto 2014ko mai. 27a, 09:45

Jacinto Ochoa nafarraren gaineko ‘Jacinto Ochoa. La prison mas larga’ liburua aurkeztuko dute gaur, 19:30ean, Zornotzako Zelaieta Zentroan.

 

Liburuaren egilea Jose Luis Diaz Monreal da eta Ahaztuak 1936-1939 elkarteak argitaratu du Izarren Hautsa argitaletxearen bitartez. 

Frankismo sasoian urte gehien kartzelan eman zituen preso euskalduna izan zen Jacinto Ochoa. Nafarroako Uxue herrian jaio zen eta nagusitan errepublika eta komunismoa defendatu zituen. Gaurko aurkezpenean Jose Mari Sagardui ‘Gatza’ Euskal preso ohia ere egongo da; Sagarduik 31 urte eman zituen kartzelan, 1980tik 2011ra. Jacinto Ochoaren loba Carlos Ochoak ere parte hartuko du gaurko ekitaldian.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!