Gregorio Mendibil kaleko oinezkoen gunea handituko dute

Anboto 2014ko mai. 23a, 10:06

Gregorio Mendibil kalean oinezkoentzako guneak handitzeko eta euri uren biltegia berrizteko obrei ekin diete Zornotzan. Udal arduradunek azaldu dutenez, espaloien zabalera handitu egingo dute. Bi metroko espaloia izango dute zenbaki bakoitiko atarien aldean, eta 2,56 eta 3,96 metro bitartekoa, aldiz, atari bikoitien aldean.

Oinezkoen pasabideak ere berrantolatu egingo dituztela azaldu dute. Konbenio kalearen lotunean dagoena aurreratu egingo dute, eta San Juan kalearen ondokoa, berriz, atzeratu. Era berean, oinezkoen pasabideak beheratu egingo dituzte, irisgarritasunaren inguruko araudia betetzeko.

Euri uren biltegia

Euri uren biltegia galtzadaren ardatzean dagoenez, lanek dirauten artean kalea itxita egongo da ibilgailuentzat, ezinbestean. Obrek irauten duten hiru hilabeteetan, Konbenio kaletik pasatu beharko dute ibilgailuek. 

Construcciones Morga enpresak egingo du obra, eta 200.000 euroko aurrekontua du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.

EGIN ZAITEZ KIDE!