Umeen dantzari egunean 300 dantzari batuko dira Zornotzan

Anboto 2014ko maiatzaren 11

Udabarri Euskal Dantzari Taldeak Zornotzako II. Umeen Dantzari Eguna antolatu du gaurko. Jaialdiak 300 gaztetxo inguru batuko ditu.

 

11:00etan ongietorria egingo diete dantzariei Zelaieta parkean, eta 12:00etan kalejiran ibiliko dira herriko kaleetan zehar. Ondoren, 14:00etan, denek elkarrekin bazkalduko dute herriko plazan, eta, 17:30ean, ekitaldia eskainiko dute. Udabarrigaz batera, Andra Mari, Besaide, Elai Alai, Iluntze, Iremiñe, San Lorentzo, Talde Batuak, Tronperri, Txoritxu Alai eta Txindurri taldeetako dantzariak batuko dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!