Umeei masajeak emateko ikastaroa Zornotzan

Anboto 2014ko maiatzaren 7a

Zornotzako Udalak eta Ametx erakunde autonomoak urtebetera arteko umeei masajeak emateko ikastaroa antolatu dute. Ikastaro honek familia arteko harremanak indartzea izango du xede.

 

Maiatza eta ekaina bitartean egingo den ikastaro honek 7,5 orduko iraupena izango du eta goizez zein arratsaldez joateko aukera eskeiniko da. Izena eman nahi duenak Zelaieta zentroan izango du aukera eta maiatzaren 9a baino lehen egin beharko du. Tailer honen kostua 40 eurokoa izango  da.

Horrez gain, maiatzaren 20rako adimen emozionalari buruzko hitzaldia antolatu dute Zornotzan. Honen helburua, umeen heziketa emozionala gauzatzeko beharrezko diren estrategiak gurasoei erakustea izango da. Hitzaldi hau doakoa izango den arren, ezin bestekoa izango da aurretik Zelaieta zentroan izena ematea. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!