Jai solidarioan batutako janaria 50 familiren artean banatuko dute

Anboto 2014ko maiatzaren 2a

Hostalariak eta Gurutze Gorriko kideak batutako janariagaz
Sei hostalariren artean antolatutako jai solidarioan 1.500 kilo janari bat dituzte, eta beharrean dauden 50 familiari laguntzeko erabiliko dute.

 

Joan zen asteburuan beharrean dauden familia zornotzarrei laguntzeko jai solidarioa antolatu zuten Saltxa, Amets, Café Iruña, Aspaldiko, Luxury eta Hoggans tabernen artean. Askotariko ekitaldiak egin zituzten (tortilla txapelketa, gazte eta nagusien lasterketak, kontzertuak…) eta denetarako izen-ematea kilo bat janari ez galgarri izan zen; horrez gainera, taberna denetan edukiontziak ipini zituzten janaria batzeko. Guztira, 1.500 kilo janari batu dituzte ekimen horrekin. Janari hori guztia Durangaldeko Gurutze Gorrira bideratu dute. Gurutze Gorriaren esanetan janariagaz hainbat sorta egin eta Zornotzako 50 bat familiaren artean banatuko dituzte.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!