Ostalariei zuzenduta, abangoardiko pintxoen ikastaroa Zornotzan

Anboto 2014ko apirilaren 30a

Zornotzako Udalak eta e-duki Formazioak lankidetza hitzarmena sinatu dute udalerriko ostalariei abangoardiako pintxoen ikastaroa eskaintzeko.

 

Ikastaroa bi egunekoa izango da, maiatzaren 5 eta 12an, 16:00etatik 19:00etara Harrison Hotelean. Gainera, ostalariei ikastaroa dohainik eskainiko zaie, Hirutariko Fundazioak diru-laguntza eman baitu. Izen ematea 946424039 zenbakira deituta egin daiteke.

Ikastaroa emango duena Ainguru Etxebarria sukaldaria izango da eta honen helburua izena ematen duten ostalariei sukaldaritzaren alorreko azken joeren berri ematea izango da.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!