Gane kirol gunea berriz ere zabalik

Anboto 2014ko apirilaren 24a

Apirilaren 15etik Gane auzoko kirol gune berria zabalik dago. 2013ko azaroaren 8tik kirol gunea birmoldatzen aritu dira.

 

Ganeko kirol gunean, futbito zelai bat, minibasketerako gune bi egongo dira besteak beste. Gainera, lurra kopondu da, berdeguneak hobetu dira eta ate, saski eta sare berriak jarri dira. Lan guzti hauek burutzeko udalak, 70.000 euro inguruko inbertsioa egin du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!