Bukatu dituzte Kimera eta Errotetako bide berriak

Anboto 2014ko apirilaren 9a

Zornotzako udalak bukatutzat eman ditu Kimera eta Errotetako bide berrietako lanak. Lan biak burutzeko 180.000 euroko aurrekontua izan du udalak. Kimerako errepidea egiten aritu direnak Lasuen eraikuntzakoak izan dira eta Errotetako saihesbidea egin dutenak, berriz, Campezo Bideak eta Zerbitzuak enpresakoak.

 

Kimerako bidearen kasuan konponketa eta asfaltatzea izan da udalaren lana. Konponketa hauekin udalak, sarrera egokiago eta seguruago bat jartzea nahi izan du, bai oinezko zein ibilgailuentzat.

 

Bigarren bidearekin ere, San Miguel eta Eubako auzoen artean kokatuta dagoen Errotetako saihesbidearekin, oinezkoen eta bertatik dabiltzanen segurtasuna hobetzea izan dute helburu. Bide berri hauen luzera kilometro batekoa eta 235 metrokoa da, hurrenez hurren.

 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!