Maiatzeko ibilaldi biek barrualdeko mendietatik eta basoetatik ibiltzeko aukera eskainiko dute. Maiatzaren 10ean Oletatik Atxartera etorriko dira (11 km), eta maiatzaren 17an, Pagomakurretik Urigoitira arteko bidea (12 km) osatuko dute.
Autobus zerbitzua izango da, Gudari kaleko autobus geltokitik ibilbideen hasiera puntuetara mugitzeko. Ibilbideetarako izen-ematea Zelaieta zentroan egin daiteke.