Antolatzaileak “oso pozik” daude antolatutako ekimenek izandako erantzunagaz. Maletatzar solidarioa nabarmendu dute. Lasterketa honetan 150 lagunek parte hartu zuten. Clara García Senses gozotegiko arduradunak azaldu duenez, “onena auzoan sortu zen familiarteko giro gizatiarra izan zen”. Gabonetako txokoak izandako arrakasta ere azpimarratu du. Auto klasikoen desfilea, eta umeentzako GP minimotorren zirkuitua ere antolatu zituzten.