Diru-laguntza Gizarte Segurantzako gastuak ordaintzera bideratuko dutela azaldu dute Zornotzako Udaleko arduradunek. Gehienez 4.000 euro jaso ahal izango dituzte langabezian dagoen pertsona bat kontratatzearren edo lanaldia handitzearren. 5.000 eurora arteko laguntza jaso ahal izango dute langabetuak diru-sarrerak bermatzeko legearen arabera erregulatutako laguntza jasotzen badu. Eskaerak abenduaren 15era arte aurkeztu daitezke Nafarroa Zentroko lehenengo solairuan, astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:30era. (94 6300190 / sustapena@amorebieta.net)