Euskotrenen material gordailuak su hartu du bart

Anboto 2014ko mar. 19a, 13:40

Tren geltokiaren ondoan dago material gordailua. Ertzaintza sutearen arrazoiak ikertzen dabil. Barruan zeuden kableetako kobrea lapurtzeko ahalegina izan daiteke arrazoia.

 

Bart, 5:45 inguruan, su hartu zuen Zornotzako tren estazio ondoan dagoen material gordailuak. Lehenengo su-hiltzaileak bertaratu ziren sua itzaltzen eta ondoren ertzaintza bertaratu zen gertatutakoa ikertzeko. Oraingoz ez dakite zer gertatu zen, susmoak bakarrik dituzte. Baliteke lapurreta saiakera baten ondorio izatea sutea; hipotesi horren arabera gordailu barruan zeuden kableetako kobrea lapurtzen saiatuko ziren lapurrak. Kobrea ez denez erretzen, kableari su ematen diote ondoren barruko kobrea eramateko. Baliteke sua eskutik joan eta lapurrek ihesari eman izana. Izan ere, material gordailutik ez da ezer falta, ez dute ezer ostu.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!