Pinu apeekin betetako kamioi batek eta autobus batek talka egin dute gaur goizean, 10:00 inguruan. N-634 errepidea izan da, Euba inguruan. Istripuak ez du zauritu larririk eragin. Ertzaintzako iturrien arabera “zortzi zauritu arin” izan dira; badaezpada Galdakaoko ospitalera eraman dituzte horietako bost eta beste hirurak Gurutzetako ospitalera. Istripuaren zergaitia aztertzen ari dira orain. Garbiketa lanak egin ondoren, N-634 errepidea trafikoari zabalik dago dagoeneko.