Eibartar bi hil eta 20tik gora lagun zauritu dira istripuan, Euban

Anboto 2011ko urt. 20a, 18:09

Istripua arratsaldeko 15:30ak aldera jazo da, N-634 errepidean, Zornotzan.

Istripua arratsaldeko 15:30ak aldera jazo da, N-634 errepidean, Zornotzan. Bilbo, Durango eta Eibar lotzen dituen Bizkaibus etxeko A-3912 lineako autobus batek eta ibilgailu batek aurrez aurre talka egin dute. Eibartik Bilborako noranzkoan zihoan autobusa. Kolpearen ondorioz, ibilgailuan zihoazen bi pertsonak harrapatuta gelditu dira. Bietako bat istripua izan eta berehala hil egin da. Andreak 66 urte zituen, eta gizonak 67. Euregaz zihoan neskato bat larri eraman dute Osakidetzako helikopteroan. Bestalde, autobusean zihoazen hainbat bidaiari (20 aldera) zauritu dira, baina Ertzaintzaren arabera, ez dago inor egoera larrian. Errepidea itxita dago eta zirkulazioa AP-8 autobidetik bideratu dute. Larrialdi zerbitzuak bertaratu dira: Ertzaintza, Suhiltzaileak, Udaltzaingoa, Osakidetzaren helikoptero bat eta Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre egiteko Zuzendaritza teknikari bat aipatutako baliabideak koordinatzen.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!