Langileen protesta, Alcoako lan-taldean sartu ditzaten

Anboto 2010ko api. 24a, 16:07

Zornotzako Alcoa enpresa aurrean martxoaren 29tik egunero protestan dabiltza hogei behargin baino gehiago, Alcoako lan-taldean sartu ditzaten eskatuz. LAB sindikatuak zapatuan langileekin bat egin zuen, \"elkartasuna\" adierazteko.

Zornotzako Alcoa enpresa aurrean martxoaren 29tik egunero protestan dabiltza hogei behargin baino gehiago, Alcoako lan-taldean sartu ditzaten eskatuz. LAB sindikatuak zapatuan langileekin bat egin zuen, \"elkartasuna\" adierazteko. Zornotzako Alcoa enpresak hainbat urtean azpikontratatutako enpresekin lan egin du. Orain urte bi Alcoan azpikontratatuta ziharduten 50 bat langilek \"Alcoako lan-taldean sartzea eskatu zuten epaitegian, langileen lagapen ilegala argudiatuta\", eta Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiak Alcoak behargin horiek lan taldean sartu behar zituela ebatzi zuen, enpresak erabakia Auzitegi Gorenera errekurritu zuelarik. Prozedura garatu bitartean, LABen arabera, \"krisi sasoia aprobetxatuz, Alcoa azpikontratatuta zituen enpresekin kontratu merkantilak desegiten hasi zen\".
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!