Alcoako lan-taldean sar ditzaten eskatuz, protestan dira hainbat langile

Anboto 2010ko mar. 29a, 15:01

Astelehenean hasita, Alcoako lan-taldearen barruan sartzeko eskatzen duten hainbat lagun protestan ari dira egunero Zornotzako enpresaren sarreran.

Astelehenean hasita, Alcoako lan-taldearen barruan sartzeko eskatzen duten hainbat lagun protestan ari dira egunero Zornotzako enpresaren sarreran. Enpresako Komitea osatzen duten lau sindikatuk (LAB, CCOO, ELA eta ESK) bat egin dute langileen protestekin. Lanegunetan egunero egongo dira enpresaren sarreran 08:00etatik 16:30era. Zornotzako Alcoa Transformaciones de Productos S.L. enpresa, Alcoa multinazionalaren barruko enpresa bat da, aluminioa lantzen duena. Enpresa honek hainbat urtean azpikontratatutako enpresekin lan egin du. Kasurik gehienetan azpikontratatutako enpresa horietako langileek \"Alcoako langileen lan berdina egin dute, baina baldintza prekarioagoetan; 500 euro gutxiagoko soldata batez beste, lanaldi luzeagoak…\", LAB sindikatuak salatu duenez. Orain urte bi, azpikontratatuko enpresekin (SMI Montajes S.A., Masa Norte, Euroca, Pine, Babcok Montajes, Adesae…) Alcoan lanean ari ziren 50 bat langilek \"Alcoako lan-taldean sar zitezen eskatu zuten epaitegian, langileen lagapen ilegala argudiatuta\". Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegiak \"Alcoak langilek horiek lan taldean sartu2 behar zituela ebatzi zuen, Alcoak erabakia Auzitegi Gorenera errekurritu zuelarik. Prozedura garatu bitartean, LABek salatzen duenez, \"krisi sasoia aprobetxatuz, Alcoa azpikontratatuak zituen enpresekin kontratu merkantilak desegiten hasi zen\". Enpresa horiek \"langile batzuk kaleratu zituzten eta beste batzuk berkolokatu zituzten\". Une honetan langile horiek Alcoako lan-taldean sartzeko \"hainbat sententzia irmo\" daudela dio LABek, baina hori egin beharrean \"zuzenean langileak kaleratzen\" ari dela.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!