Boroan aurkeztu dute FIAT PUNTO EVO auto berria

Anboto 2010ko urt. 18a, 13:47

Motorraren munduko 120 kazetari etorriko dira Boroara, ibilgailu berri hori ezagutu eta probatzera.

Motorraren munduko 120 kazetari etorriko dira Boroara, ibilgailu berri hori ezagutu eta probatzera. . AICren Boroako egoitza aukeratu dute FIAT EVO berria aurkezteko, \"egoitza horrek kontzeptu berritzailea eta maila handiko instalazioak dituelako\". Bizkaiko Ahaldun Nagusi Jose Luis Bilbaok eta FIAT taldeko kontseilari delegatu Carlos Gomesek hitz egin dute ekitaldian, Aldunditik bidalitako prentsa oharrak dioenez. Aurkezpena urtarrilaren 18tik 21era bitartean egingo da, eta motorraren munduko 120 kazetari etorriko dira Boroara, ibilgailu berri hori ezagutu eta probatzera. Estatu osoan aurkeztuko den lehenengo ibilgailu berria izango da.
ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!