Zaldibarko EAJk eremu publikoen "utzikeria" eta "argiztapen arazoak" kritikatu ditu

E.H. 2026ko martxoaren 11

Jeltzaleek kexak jaso dituzte "garbitasun faltagatik eta hainbat kaletako itzalaldiengatik". Halaber, egoera horien aurrean "EH Bilduk ez duela ezer egin" kritikatu dute. 

Zaldibarko EAJren esanetan, herriko berdeguneek eta parkeek "okerrera" egin dute "utzikeria" dela eta. Herritarren artean "ezinegona" sortzen dabilela diote, eta jakinarazi dute hainbat bizilagunek jo dutela udaletxera idatzizko kexak aurkeztera. Eguzkialden, adibidez, hondakinak "hilabetez" kendu barik egoten direla diote; Zalduaran eta Miren Maortua kaleetan, berriz, "maiz" errepikatzen direla "argiztapen arazoak". Azken horien harira, herritarrek "kezka" dutela dio EAJk, "behin eta berriz" gertatzen dira-eta itzalaldiok. 

Jeltzaleek EH Bildu kritikatu dute, bizilagunek kexak aurkeztu arren, "ez dabilelako arazo horiei erantzuten". "Gure kaleetan espazio publikoa eta segurtasuna zaintzea lehentasuna izan behar da udalarentzat", azpimarratu dute, eta "arreta handiagoz" jokatzea eskatu diote gobernu taldeari. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!