[BIDEOA]: Zaldibarko kirol taldeek euskararen erabilera areagotzeko konpromisoa hartu dute

E.H. 2025eko abenduaren 3a

Izan kirolari, guraso, entrenatzaile edo animatzaile, Zaldibarko kirol taldeetako kideek euskaraz jarduteko konpromisoa hartu dute.

Bideoa Zaldibarko Udaleko Euskara Zerbitzuak egin du, Euskararen Nazioarteko Egunaren harira. Herriko kirol elkarteekin osatu du ikus-entzunezkoa. Bertan, pilota taldeko kirolariak, saskibaloi taldeko kideak, Biak Bat taldekoak eta Zaldua futbol taldeko kideak ageri dira.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!