Udalak bere sare sozialetan jakinarazi duenez, proiektuaren oinarria 2003an dago, Zaldibar berbarik berba izeneko argitalpenean, hain zuzen ere. Liburu hartan, hainbat zaldibartarrek parte hartu zuten beren hizkuntza ezaugarriei, adierei eta istorioei buruzko pasarteak elkarbanatuta. Eta orain, udalak hori guztia digitalizatzea eta eskuragarri ipintzea erabaki du. Atariak www.zaldibarko-euskara.eus du domeinu, eta atalka dago banatuta, izan kantak, narrazioak, berben ezaugarriak zein narrazioak.
Halaber, udalak iragarri du abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Egunean, mahainguru bat egingo duela liburu hura osatzen lagundu zuten zaldibartarrekin. Jardunaldia liburutegi zaharrean egingo dute, 18:00etan.