Arratsalde honetako osoko bilkuran, Zaldibarko udalbatza berritu da. Jose Luis Maiztegi (EAJ) zinegotzia taldera batu da, Marian Trejo jeltzaleak iraileko osoko bilkuran dimisioa aurkeztu eta gero.
Maiztegi ez da berria Zaldibarko Udalean. Herriko alkate izan zen 2019tik 2023rako legealdian. “Ilusio handiz” bueltatu da politikagintzara. “Lanera nator, eta lagundu ahal dudan neurrian lagunduko dut. Proposamenak egiten jarraituko dut EAJko gainerako kideekin batera, zaldibartarren mesederako”, adierazi du. Eneritz Azpitarte alkateak ongietorria egin dio Maiztegiri.
Zaldibarko udalbatza berritua.