Berbalagunek sukaldaritza saioa egingo du Goierriko elkartean

E.H. 2025ko urr. 29a, 09:43

Sukalde saltsetan ibiltzea gustuko dutenek eta euskaraz berba egiteko gai direnek hitzordu apropos-aproposa izango dute Zaldibarren. Berbalagunek sukaldaritza saioa antolatu du azaroaren 6rako.

Berriketari sukaldariak zein sukaldari berritsuak Goierriko elkartean batuko dira 19:30etik aurrera, euskarazko kozinatze saioari ekiteko. Jardunaldi irekia izango da, hau da, parte hartzaileek ez dute Berbalagunen izena emanda zertan egon. Nahikoa izango dute euskaran trebatu gura izatea edo hizkuntza menperatzea. Saioa arrakastatsua bada, jardunaldi gehiago antolatuko dute. Izen emateak, 688722989 telefonoan.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!