Euskara ikastaroak diruz lagunduko dituzte Zaldibarren

Anboto 2025ko ira. 17a, 16:01

Zaldibarko Udalak diru laguntzak prestatu ditu 2024-2025 ikasturtean euskara ikasten ibili diren ikasleentzat. Interesdunek dagoeneko zabalik dute eskariak, agiriak eta beharrezko dokumentazioa aurkezteko epea.

Urriaren 31ra arteko epea izango dute horretarako. Eskatzaileek Zaldibarren erroldatuta egon beharko dute eta homologatutako ikastaroak izan beharko dituzte eginda. Era berean, % 80ko gutxieneko asistentzia egiaztatu beharko dute. Zaldibarko Udalak trinkotasun txikiko zein trinkotasun handiko ikastaroak lagunduko ditu, baita autoikaskuntza ikastaroak ere. Diru laguntzen zenbatekoak honako hauek izango dira: matrikularen % 75 estaliko dute asistentzia % 80-90 artekoa den kasuetan; matrikularen % 90 asistentzia % 90 den kasuetan, eta ikastaroaren % 100 asistentzia erabatekoa denean. Trinkotasun handiko ikastaroetan, kostuaren erdiaz arduratuko da udala. Autoikaskuntza kasuetan, 600 euroko laguntza emango dute gehienez.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!