Elkar mugituz egingo dugu! dio Euskaraldiko mezuak, eta, apurka-apurka, data heldu ahala, halantxik dabiltza Durangaldeko herrietako batzordeak, mugitzen, ekitaldiak antolatzen eta udalerrikako hamaikakoak aurkezten, baita Zaldibarren ere. Izan ere, gaur, hilak 28, bertako Euskaraldiko batzordeak herriko hamaika enbaxadoreak aurkeztuko ditu jendaurrean. Ekitaldi publikoa udaletxeko plazan egingo dute, 18:30ean.
Bestalde, Euskaraldiko hitzordua baino lehenago, herritarrek beste zita bat ere izango dute aukeran: 17:00etan, Txalopin Txalo kantu liburuaren aurkezpen ekitaldia liburutegi zaharrean Berbaro euskara elkartearen eskutik.