Zaldibarko Mendi Martxaren 45. edizioa egingo dute zapatuan

Ekaitz Herrera 2024ko uzt. 12a, 12:00

Mendi martxaren aurreko edizio bateko irudia. ZALDUA MENDI TALDEA

Martxan parte hartzen duten ibiltariek 25 kilometroko ibilbidea izango dute aurretik. 07:00etan irtengo dira.

Zaldua Mendi Taldeak udalerriko mendi martxaren edizio berri bat antolatu du zapatu honetarako. Ibiltariak 07:00etan irtengo dira Zaldua plazatik, 25 kilometroko ibilbidea egiteko asmoz. Bidean, 1.100 metroko desnibel positiboari egin beharko diote aurre. Bertan parte hartzen dutenek sei ordu eta erdiko denbora izango dute, gehienez, martxa egiteko.

Izen emateak

Mendi taldeko kideak martxa hasi baino ordubete lehenago hasiko dira parte hartzaileen inskripzioak egiten, 06:00etan. Federaturiko kideek 10 euro odaindu beharko dute, eta federatuta ez daudenek 15.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!