Zaldibarko Udalak udalgintzari loturiko informazioa barnebiltzen duen argitalpena kaleratu du, hamarkada batean halakorik publikatu gabe egon eta gero. Erabakiari esker, "herritarrei informazio zehatz eta eguneratua helarazteko tresna garrantzitsu bat berreskuratu" dutela adierazi du gobernu taldeak, "bide batez, aldizkaria aldiro-aldiro eguneratzen eta kaleratzen joateko konpromisoa hartuta". Eneritz Azpitarte alkateak "ezinbestekotzat" jo du udaletxean landurikoak herritarrei "patxadaz eta gardentasunez azaltzea". Hori dela eta, behar-beharrezkotzat jo dugu hamarkada bat baino gehiagoan erabili gabe egon den tresna hau berriro ere herritarrei eskaintzea” adierazi du.
Edukiak
Aste honetako lehenengo egunetan ekin diote aldizkaria etxerik etxe banatzeko lanari. Argitalpenean, hainbat proiekturen berri eman du udalak. Batetik, Elexpe-Sanjuangoako kultur etxeari loturiko informazioa. Bertan, proiektuaren ezaugarriak aletzen dira, aurreikusitako dimentsioak eta kopuruak islatu dituzte. Bestalde, eskolako patioa eraberritzeko proiektuari buruzko azken ordua jaso dute, eta, baitavosasun zerbitzuarengatiko kezkak direla-eta Osasun Sailari helarazitakoak. Azkenik, udalbatzan ordezkaritza daukaten hiru alderdi politikoen iritzi zutabeak daude irakurgai.