Zaldibarko ikasleek Aita Mari proiektura bideratuko dituzte azoka solidarioan baturiko 1.000 euroak

Anboto 2024ko eka. 6a, 14:09

Zaldibarko ikasleek maiatzaren 24an egindako azoka solidarioa.

Amaitutzat eman dute ikasturteko Agenda 2030 proiektua .

Zaldibarko eskolako ikasleek 1.000 euro batu zituzten maiatzaren 24ko azoka solidarioan. Orain, diru hori Aita Mari itsas salbamenduko proiektura bideratzea erabaki dute. Horrenbestez, azoka solidarioa eginda eta ikasleen ordezkaritza batek Eneritz Azpitarte alkateagaz izandako bilera eginda, amaitutzat eman dute ikasturte honetako Agenda 2030 proiektua. Alkateak eskolako kideak zoriondu ditu: “Ikasleak eta irakasleak elkarlanean arituta, gauza ederrak lortu daitezkeela erakutsi diguzue".

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!