Zaldibarko terrazen ordenantzari ekarpenak egiteko aukera dago apirilaren 11ra arte

Anboto 2024ko mar. 12a, 13:29

Udalak araudi hori bere webgunean ikusgai jarri du interesa duten herritarrek proposamenak egin ahal izateko

Zaldibarko Udalak terrazen ordenantza erredaktatu duela azaldu du prentsa ohar bidez. Orain, udalak araudi hori bere webgunean ikusgai jarri du interesa duten herritarrek ekarpenak egin ahal izateko. Ordenantza honek herriko 7 establezimenduri eragingo die. “Tabernarientzako terrazak garrantzitsuak dira eta elkarlanean ostalariei laguntzen ibili gara terrazak handitzeko aukera emateko”, azaldu du Eneritz Azpitarte alkateak. Behin proposamenak jasota, plenotik pasatuko da ohiko prozedura jarraituz. Proposamenen bat egin gura duenak ondorengo bideak jarraitu ditzake apirilaren 11 baino lehen bere ekarpenak udalari jakinarazteko: udaletxean bertan aurrez aurre, udalaren webgunean bertan www.zaldibar.eus (kexak eta iradokizunak atalean) eta  elektronikoki egoitza elektronikoan (egoitza.zaldibar.eus).

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!