Zaldibarko EAJko Jabier Sampedro zinegotzia hil da

Anboto 2024ko mar. 8a, 12:17

Mankomunitatean ere Zaldibarko ordezkarietako bat zen. 

Jabier Sampedro Iturriagagoitia hil da, Zaldibarko EAJko zinegotzia, 2023ko udal hauteskundeetan talde jeltzaleko zerrendaburu izandakoa. Sampedro pertsona ezaguna zen herrian. Besteak beste Zaldua saskibaloi taldeko zuzendaritzan ibilitakoa; presidente ere izan zen. 

Zaldibarko Udalak bere samina adierazi du zinegotziaren heriotzaren aurrean. Era berean, udalak bere babesa helarazi die senide eta lagunei. "Eskerrik asko, Jabier, Zaldibarren alde egin duzun lanagatik", adierazi du udalak. Mankomunitateak ere bere atsekabea adierazi du.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!