Eusko Jaurlaritzak sustatu du '17. logela' ihes-gela eta Euskaraz Barra-Barra egitasmoaren parte izango da. Euskaraz eta euskaratik sortutako ihes-gela da eta helburua formatu erakargarri honen bitartez aisia euskaraz gozatzea da, kanpaina elikatzearekin batera. Parte hartzeko aukera Zaldibarren egongo da urtarrilaren 19an, 20an eta 21ean.
16 urtetik gorako edonork parte hartu ahal izango du 40 minutuko ihes-gelan eta gehienez 5 pertsonek parte hartu ahal izango dute txanda bakoitzean. Doakoa da eta euskara hutsean berba egitea eskatzen da.
Aurretik izena eman beharko da eta hemen eman daiteke.