Matxura baten eraginez, kamioi batek su hartu du AP-8 autopistan, Zaldibar aldean. Hasiera batean, Ertzaintzak trafikoa moztu du Donostiarako norabidean. Momentu honetan, baina, errei bat zabalik dago. Handik dabiltza trafikoa bideratzen. Istripua 14:50ean gertatu da 75,5 kilometroan.