Bi kilometrotako auto ilarak A8an, Zaldibar parean, Bilborako noranzkoan

Anboto 2023ko urr. 23a, 10:12

Kamioi batek eta furgoneta batek istripua izan dute. 

9:10 inguruan kamioi batek eta furgoneta batek istripua izan dute A8an, Zaldibar parean, Bilborako noranzkoan. Ertzaintzak jakitera eman duenez, ibilgailuak traban daude eta auto ilarak sortu dira. Momentu honetan bi kilometrotako auto ilarak daude. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!