Kamioi batek eta auto batek elkar jo dute Ap-8an, Zaldibar parean

Anboto 2023ko ira. 22a, 18:26

Istripua 17:30ean izan da, Ap-8 errepidean, Zaldibar parean, Irunerako (Gipuzkoa) norabidean. Ertzaintzaren arabera, larrialdi zerbitzuak bertaratu dira istripuaren gunera. 

Istripuaren ondorioz errei bat itxita dago, eta honek auto ilarak eragin ditu. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!