Gaurtik eta legegintzaldia agortu arte EH Bilduk gobernatuko du Zaldibarren. Eneritz Azpitarte izango da herriko alkatea. Azpitarte lehenago ere kargu horretan izandakoa da, 2019ko hauteskundeetan Jose Luis Maiztegi jeltzaleak boterea lortu zuen arte. Bere hitz hartzean Zaldibarko auzoak izan ditu berbagai. Eitzagakoak batez ere, 2020ko otsailean hango zabortegian izandako lur-jausia gogoan hartuta. Herriko plazara jaistean herritar talde batek txaloka hartu ditu Azpitarte eta udal gobernu talde berria.