Udal eta foru hauteskundeak

Sanjoangoa eraikineko balkoia bere lekuan jartzeko eskatu du beste behin EH Bilduk

Anboto 2023ko mai. 17a, 14:00

Artxiboko irudia.

Zaldibarko EH Bilduk "egitate honen nulitate eskaera" aurkeztu du, "gaia juridikoki" aztertu ostean. "Beharrezkoa da balkoia berriz ere bere tokian jarriko dela baieztatzen duen ebazpena, eta horrelakorik ez dago espedientean", azaldu dute ohar baten bidez.

Martxoaren 1ean Elexpe Sangoanjoa "babestutako eraikinaren" balkoietako bat bota zuten. Ordutik, EH Bilduk balkoia ostera bere lekuan jartzeko eskatu du. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!