Kultur etxerako, eskolako patiorako eta kirol eskaintzarako "zentimo bakar bat" ez ematea leporatu dio EH Bilduk Zaldibarko Udalari

Anboto 2022ko abe. 22a, 16:25
Sanjoangoa eraikinerako proposamena.

Zaldibarko EH Bilduk udal gobernu taldearen 2023ko aurrekontuen proposamenari ezetz bozkatu izana argudiatu du. "Ezin dugu aurrekontu hori babestu", azaldu du Eneritz Azpitarte zinegotziak. 

"Bertan ez da agertzen kultur etxerako, kirol eskaintza hobetzko edota eskolako patio berrirako zentimo bakar bat ere". Horrez gainera, Hipermuebleko lokalera bideratzen den diru kopurua kritikatu dute. "Beste urte batez aurrekontuko partida nagusiena ezertarako balio ez duen erakin batera bideratuko dugu, kudeaketa txarraren adibide argiena da hau".

Ostera, positiboki baloratu du kale garbiketara eskainitako diru partida handitzea. Horrez gainera, udal gobernu taldeari "inprobisazioz aritzea" egotzi dio. Abenduaren 5eko plenoan Juan Mari Uriarte alkateordeak uko egin zion hemendik aurrerako soldatari, hemendik aurrera soldata hori nork hartuko duen ez erabaki izana salatu du EH Bilduk, baina.  

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!