Auto ilarak A8an Zaldibar parean, auto batek istripua izan ostean

Anboto 2022ko aza. 18a, 09:28

Donostiarako noranzkoan gertatu da istripua. Arretaz gidatzeko gomendioa egin dute. 

8:30ean auto batek istripua izan du Zaldibarren, A8an, Donostiarako noranzkoan. Eta pertsona bat zauritu egin da. Segurtasun sailak jakitera eman duenez, istripuaren ondorioz auto ilarak daude Donostiarako noranzkoan eta arretaz gidatzeko gomendioa egin dute. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!