Bi errei itxita A8an Zaldibarren, istripu baten ondorioz

Anboto 2022ko mai. 13a, 09:32

Istripuaren ondorioz emakumezko bat zauritu egin da eta Galdakoko ospitalera eraman dute. 

8:40 inguruan auto bat errepidetik irten eta istripua izan du. Ertzaintzak jakitera eman duenez, emakumea harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek atera behar izan dute. Ostean, Galdakaoko ospitalera eraman dute. 

Istripuaren ondorioz, bi errei itxi behar izan dituzte, Zaldibar parean. 

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!