[EGUNERATUA]: Bost zauritu, euretako bat larri, Zaldibartik Eibarrerako errepidean gertatu den istripuan

Anboto 2021ko ira. 30a, 09:55

Kamioi batek txirrindulari talde bat harrapatu du.

Zaldibartik Eibarrerako N-634 errepidean dagoen saihesbidean kamioi batek txirrindulari talde bat harrapatu du, Ermuarako noranzkoan. 09:30 inguruan gertatu da istripua. Bost zauritu daude eta euretako bat larri dago, Ertzaintzako iturrien arabera. Osakidetzako helikoptero bat bertaratu da zauritu larria ospitalera eramateko.

ANBOTOKIDE izatea gure komunitatearen parte izatea da, euskararen erabilera sustatzea eta herrigintzaren aktibazioan pausoak ematea.


EGIN ZAITEZ KIDE!